
CODE.org
CODE.org programatzen ikasteko eta irakasteko tresnak eskaintzen dituen plataforma bat da. Ikasleen atala adinaren arabera banatuta dago. 4, 6, 10 eta 14 urtetik goragokoentzako ariketa multzoak eskaintzen ditu eta autoikaskuntzan erabiltzeko oso aproposa da. Sekuentziak, begiztak, algoritmoak, aldagaiak eta funtzioak bezalako kontzeptuak lantzen dira, umeentzat ezagunak diren bideo-joko edo pelikuletako pertsonaiekin jolastuz edo irudi geometrikoak marraztuz
Haur eta gazteengan programatzen ikasteak dituen onuren inguruko adostasuna ia erabatekoa izanik, horretarako baliabide eta ekimen ugari joan dira garatzen azken urteetan, jolasaren bidez-eta gazteenek ikas eta ikus dezaten ez dutela zertan izan teknologia berrien erabiltzaile pasibo

CODE.org plataformak eskaintzen duen 4.kurtsoarekin hasi nintzen lanean. Kurtso hau 22 mailatan banatzen da, haien artean 6 lineaz kanpoko ekintzak dira, eta gainontzeko guztiak ariketa desberdinetan banaturik daude, motzenak 3 maila ditu eta luzeenak 17.
Kurtso osoan zehar, hainbat gai ezberdin daude (jokoak, erlea, geometria, kode binarioa...). Ariketa ezberdin hauek lantzeko, logika zein programazioa erabili behar da, betiere, matematika eragiketak erabiliz. Baliteke umeentzako jokua iruditzea baina honen zailtasuna oso handia da. Maila batzuk egiteko behar den logika ikaragarria da eta aurreko mailetan egindakoa kontuan harturik soilik egin daiteke, bestela ezinezkoa da mailaz igarotzea. Horregatik maila bakoitzean planteatzen diren ideiak edo pistak kontuan hartu behar dira hurrengo mailan erabili ahal izateko.
Hasierako mailak nahiko erraz egiten nituen, inongo zailtasunik gabe ariketak ez zirelako oso konplexuak. Gainera ariketak egiten motibatu egiten nintzen entretenigarriak zirelako. Baina 8.mailatik aurrera ariketak konplexuagoak bihurtzen ziren. Angeluak, distantziak eta denbora kalkulatu egin behar zen. Maila batzuetako etapak ezinezkoak egiten zitzaizkidan eta frustrazioa sortzen zitzaidan batzuetan. Oso ariketa zailak iruditzen zitzaizkidan eta ez nintzen gai ikusten mailaz pasatzeko. Baina laguntza eskatuta pixkanaka aurreratu egin nuen, baina konturatu nintzen geroz eta zailagoak zirela agertzen ziren ariketak. Maila batzuen tartetik bideo batzuk agertzen ziren programazioaren inguruan.
Orokorrean 4.kurtso hau oso zaila iruditu zait. Nahiz eta adin guztietarako izan edozein pertsona ez da gai kurtso hau pasatu ahal izateko. Kurtso hau pasatzen izan ditudan esperientziak ez zaizkit bat ere ez gustatu. Hori dela eta, ez zait iruditzen oso aproposa kurtso hau Lehen Hezkuntzako ikasleekin lan egiteko, batez ere 8.mailatik aurrera, dauden kontzeptuak eta programazioak zailak iruditzen zaizkidalako eta azaltzeko kapaza ikusten ez naizelako.
Izan ditudan zailtasunez arren, bukaerara iristea lortu dut, nahiz eta maila batzuetan zailtasun gehiago izan! Hona emen nire prozesuaren emaitza!
4.kurtsoarekin lanean
Hour of Code
Programaketa ariketa honek ez du aurrezagutzarik eskatzen eta maila desberdinetan banatzen da. Tutorial desberdinak aurki ditzakegu Code.org orrialdean. Hour of Coden jokuak sortzen dira, hainbat joku desberdin aurki ditzakegu. Etorkizuneko ikasle guztiek informatikaren zientziak ikasteko aukera izan beharko dute eta ariketa hauek oso baliagarriak dira informatikaren zientzian murgiltzeko.
Lehenengo ordenagailuak eskatzen dizunaren arabera hasten zara jolasten, ondoren, bakarrik gauza bera egin ahal izateko. Nahiko erakargarria da euskarri hau, izan ere, ikasleak pertsonaiak eta eginkizunak ezagutuko dituelako bere kabuz. Interesgarria iruditzen bazaio jolasean hasiko da eta bere kabuz ikertzen hasiko da nola funtzionatzen duen guztiak, modu horretan, berak nahi duen guztia programatzen ikasiko du eta joku propio bat osatuko du.
Nik aukeratu dudan Hour of Code ariketa minecraft izan da. Ez zait oso zaila egin entretenigarria zelako joku hau sortzea. Denbora pasa bezala izan dabaina programaketaren beste funtzio bat ere ezagutu dut. Ariketa honekin arazoen ebazpena, logika eta sormena bezalako baloreak indartu egin ditut, jokuaren amaireanmaila bakoitzean ikasitako estrategiak erabili behar zirelako nahi duzun mundu bat sortu ahal izateko.

HONA HEMEN NIRE DIPLOMA DIGITALA

HONA HEMEN NIRE DIPLOMA DIGITALA

