


MOOC-ek eskaintzen dituen ikastaroak dohainik edo kostu txiki batez eta mugarik gabe persona guztiei zuzentzen zaizkien online ikastaroak dira. Edozeinek izango ditu eskuragarri aukeratutako ikastaroen eduki guztiak, edozein unetan, ordutegi malguan, eta auto-ebaluazio-metodoetan oinarrituz garatzeko. MOOC ikastaroak bideo-formatuan eskaintzen dira: lehenengo aurkezpena egiteko hasierako bideoa eta, ondoren, bideo laburragoen bidez ikasketa-edukiak garatzen dira, beti ere irakurketa-materialen eta autoebaluazio-ariketen laguntzaz.
Ikasteko tresna baino gehiago dira, beste mila erabiltzaileekin hartu-eamana izateko aukera ematen baitute. Besteak beste, ondoko ezaugarriak dituzte:
-
Ikastaroak dira, lortutako ezaupideak egiaztatzeko edota ziurtatzeko probekin edo auto-ebaluazioekin.
-
Masiboak dira. mugagabeko interesdunei zuzenduta daude
-
Online dira.Kalitatezkoak eta dohakoak dira (lortutako ezaupideen ziurtagiria nahi izanez gero ordaindu behar izaten da).
-
Komunitate-kontzeptua dute oinarrian, Social Learning izenekoan edo gizarte ikaskuntzan oinarritzen dira: erabiltzaileek eztabaida-foroetan elkarren zalantzak argitzen dituzte etab.
MASSIVE OPEN ONLINE COURSE
Nire kasuan COURSERA plataformaren bitartez egin dut ikastaroa. Baina beste plataforma asko aurki ditzakegu MOOC bat egin ahal izateko: Canvas Network, Miriadax, Open Education Consortium, Open Course Ware, Udacity, UniMooc.
Sexualidad mucho mas que sexo
Ikastaroa orokorrean interesgarria eta etorkizun baterako erabilgarria iruditzen zait. Egia da, hasierako moduluak interesgarriagoak iruditu zaizkidala bukaerakoak baino; azkenean, informazio berdina behin eta berriro errepikatzen delako.
Lau asteko ikastaro bat da eta aste bakoitzaren barruan hainbat gaitegi daude gainditu beharrekoak. Gaitegi bakoitzak hainbat bideo ditu ikusi beharrekoak gaiaren inguruko teoria barneratzeko. Bideoetan zehar hainbat galdera proposatzen dituzte gaia hobeto ulertzeko eta zure esperientziekin lotu ahal izateko. Modu horretan bideotan transmititu nahi duten mezua hobeto barneratzen da eta gainera nahi duzuna kontatzeko aukera ematen dizute, lagungarria izan daiteke norbaiti aurpegira esateko adorea ez baduzu bertan esatea zure bururarekin ondo sentitzeko. Gaitegi bakoitzaren bukaeran hainbat galdera planteatzen dira ikasitakoa ondo ulertu dugula egiaztatzeko. Prozedura hau ikastaro osoan zehar errepikatzen da, batzuetan bideo luzeagoak edo gehiago agertzen dira edo bukaeran agertzen diren galderak gehiago izaten dira.
Ikastaroa gomendagarria iruditzen zait edozein pertsonak egiteko, sexualitatea hitz tabu bat delako gure gizartean eta lotsatu egiten garelako sexualitatearen inguruan hitz egiten dugunean. Gauza asko daude sexualitatearen inguruan jakin behar ditugunak eta batez ere sexualitatea sexua bakarrik ez dela barneratu behar dugu. Horregatik dator ikastaro honen izena. Sexualitatea zer den jakin behar dugu, errespetatu egin behar dugu eta osatzen joan behar dugu bizitza osoan zehar.
1. ASTEA: Sexualidad...¿mucho más que sexo?

Eskema osatzen joan naiz bideotan agertzen diren kontzeptuak kontuan hartuz. Hau eginda errazago ulertzen da gaitegia eta ideia bat edukitzea bermatzen du.

Hiru kontzeptu hauek jorratu egin dira batez ere, eta irudi honekin ikusten dugu kontzeptu bakoitza faktore zehatz batzuek kondizionatzen dutela.

Hauek dira kurtsoan zehar beraien jakintzak gurekin partekatuko dituzten pertsonak. Bakoitza arlo batean aditua da eta txandakatuz agertzen dira bideotan.

Eskema osatzen joan naiz bideotan agertzen diren kontzeptuak kontuan hartuz. Hau eginda errazago ulertzen da gaitegia eta ideia bat edukitzea bermatzen du.
Lehengo astean ikastaroaren helburua zein den jakiteko eta aurrerago sakontasun gehiagorekin jorratuko diren kontzeptuak osatuz joateko hainbat bideoen laguntzaz kontzeptu hauek lantzen dira:
-
Sexua
-
Generoa
-
Sexualitatea
-
Orientazioa sexual
-
Genitalitate
Aste honetako gaitegia bukatu nuenean gai ikusten nintzen sexua, sexualitatea eta genitalitatea bereizi nituen. Kurtsoa hasi aurretik banekien ez zirela gauza bera, baina bideoak ikusita argiago geratu zait horren erantzuna. Beste kontzeptu batzuen artean, esleitutako sexua ezberdindu dut, oso interesgarria suertatu iruditu zaidala. Moduluari bukaera emateko sexualitate kontzeptua eta honek dituen dimentsioak definitzen dira, sexualitatea sexua baino gehiago dela arrazoitzeko argumentuak identifikatuz.
Gainera kontzeptuak ulertarazteko bideoetan jasotzen zenuen informazioa kontuan hartuta mapa kontzeptual bat egin behar zen. Gaitegi bakoitzaren amaieran konturatu nintzen ideiak zabaldu egiten zirela gauza berriak gehitu egin behar zirelako hasierako eskemari.
2. ASTEA: Yo soy...lo que he vivido.
Identitatea lantzen da hiru ildo nagusiri jarraituz: lehena, sexu identitatea; bigarrena, genero identitatea eta hirugarrena, orientazio sexualaren identitatea.
Guregenero identitatea ezagutzeko galdetegi luze bat betetzeko eskatzen zuten, galderek hainbat egoera zehazten zituzten edo nolakoak garen egoera bakoitzean galdetzen zuten. Erantzunen arabera zure genero identitatea maskulinoa ala femeninoa dela agertuk da. Nire kasuan maskulinoa atera zen eta ez nintzen batere harritu. Oso interesgarria iruditu zitzaidan ariketa hau.
Modulu honen ariketak bukatzean lortzen diren gaitasunak hauek dira:
-
Sexualitatearen dibertsitatea adierazten duten dimentsioak definitzea.
-
Sexualitatearen dimentsioen garapena deskribatzea. (sexu identitatea, genero identitatea eta orientazio sexualaren identitatea)
-
Sexualitatearen dimentsioen garapenean eragiten duten ingurunearen eta, familiaren ezaugarriak eta ezaugarri sozial eta normatiboak antzematea.
3. ASTEA: Mis decisiones hablan de mi sexualidad
3.aste honetan identitatearen kontzeptua lantzen jarraitzen da, baina orain gure jokaeren garrantzia azpimarratzen da gure identitatea definitzeko. Txikitan jaso ditugun baloreak eskolarengandik edo familiarengandik indentitate bat sortu genuen, denbora pasa ahala genero, sexu eta orientazio sexualaren indentitaeak batu egiten ditugu gure identitate pertsonal bat sortzeko, eta azkenik, gure bizitza osoan zehar etorkizunean izan nahi dugun pertsona baten bila ibili garela esan daiteke. Egiten dugun guztia etorkizunean izan nahi dugun hori lortzeko izaten da, edozein jarrera edozein identitate delarik. Irudi honetan azaltzen den bezala.

Decido mi futuro con base en mi sexualidad: atal honetan, sexualitatea erabakiak hartzerako orduan daukan eraginari buruz hitz egiten du, hau da, sexuak, generoak eta orientazio sexualak gizartean duen eraginaz. Atentzio handia deitu zidan puntu honek, ez nuelako uste bakoitzaren identitate pertsonalak, hau da, sexualitateak, eragina izango zuenik gure egunerokotasunean hartzen ditugun erabakiak edo arazoak konpontzeko moduak aukeratzeagatik.
Yo decido cómo me relaciono: harreman afektiboei dagozkien erabakariek duten eragina identifikatzea da, eta azaldutakoa osatzeko hainbat galdetegi osatzeko aukera ematen du. Gure sexualitatearen eraginez harremanak aukeratu egiten ditugu gehien komeni zaizkigunen arabera edo garen bezala izateko aukera izaten duzulako. Beharren arabera bilatzen ditugu harremanak nire ustez.
Sexualidad y decisiones sobre actividades sexuales: sexualitatea eta ekintza sexualen arteko erlazioa lantzen da. Normala den bezala sexualitateak atal honetan ere eragina dauka, gustuak eta plazerrak desberdinak dira pertsona guztietan eta bakoitzak plazerra sentitzeko modu desberdinak aurkitzen ditu.
Orokorrean 3.aste honetan eman diren kontzeptu guztiak oso interesgarriak iruditu zaizkit, gainera ezagutzen ez nituen kontzeptu batzuk barneratu egin ditut eta nire ideiak aldatzeko aukera izan dut.
4. ASTEA: Me atrevo a conversar sobre mi sexualidad
Azken modulo honetan zoriontasuna eta ongizatea kontzeptuak landu egiten dira, eta horiek sentitzera eragiten duten faktoreen garrantziak. Izatek ditugun jokaerak baldintzatu egiten dute eta baita gure guraso edo eskolan jasotako heziketak ere. Beti saiatzen gara guretzako edo besteentzako onena aurkitzen denok dugulako eskubidea zoriontsu edo gure buruarekin ongi sentitzeko.


Bi kontzeptu hauek azken moduloaren lehenengo gaian ematen dira gaiari hasiera bat emateko, behin hauek ulertuta daudenean izenburuan jartzen duen bezala sexualitate gaiaren inguruan lasaiago hitz egin dezakegu lotsatu gabe. Gainera kurtso osoan zehar ikasitako kontzeptu edo datu berriak erabiltzeko aukera izango dugu eta ideia gehiagorekin hitz egin dezakegu.
Horretaz aparte, haur eta nerabeekin sexualitatearen inguruan nola hitz egin behar den azaltzen da. Haurrek sexualitatearen inguruan galdetzen dutenean helduok gezurrak esaten dizkiegu eta haurrei lotsa sartzen zaie ikusita helduok ez dugula egia esaten gai horren inguruan. Adibidez, gogoan dut txikia nintzenean umeak nnondik zetozen galdetzen niela gurasoei, eta haien erantzuna zikoinek ekartzen zituztela izan zen. Geroztik ez nuen berriro ere galdetu eta sexualitate hitz tabu bat bihurtzen joan da.
Kurtso honekin amaitu haurretik hassieran egin genuen galdetegi bat betetzea proposatzen dute ikasitako guztiaz ohartzeko. Egia esan kurtsoa oso interesgarria iruditu zait eta sexualitatearen inguruan askoz gehiago sakontzeko aukera izan dut. Eguneroko bizitzan etengabe agertzen dira landutako kontzeptuak eta nire garapenerako oso beharrezkoak direla uste dut.
