
Scratch informatika-aplikazio bat da nagusiki 8-16 urte bitarteko haurrei zuzendua, baina adin guztietako jendeak erabiltzen du. Software hau erabilita modu erraz eta interesgarri batean programatzeko aukera dago, eta horretarako, nahikoa da komando batzuen sekuentzia eginez blokeak sortzea.
SCRATCH

Lehen esperientzia
Scratchak nola funtzionatzen duen ikasteko irakasleak binaka jartzeko esan zigun bien artean iragarki bat osatzeko. Lehenik eta behin programatzen hasi aurretik iragarkiaren helburua eta prozesua zehaztu genituen, hori egin ondoren Scratcharekin lanean hasi ginen. Batxilergoan nengoela Scratcharen funtzionamendua ezagutzen nuen iada, baina denbora asko pasatu nuen erabili gabe, hortaz lehen esperientzia bat bezala hartu nuen gogoratzen nuena praktikan jartzeko eta ikaskideari laguntzeko. Hasieran kostatu egiten zitzaigun nahi genuen moduan geratzea eta komandoak ondo sekuentziatzea baina geartu zitzaigun lanarekin pozik geratu ginen. Scratcharekin berriro lan egitea onuragarria egin zait nituen jakintzak berreskuratu ditudalako eta hobetu egin ditudalako gauza berriak eginez.
Hizkuntzarekin jolasean
Gaitasun Komunikatiboko irakasleak hizkuntza ideologiari buruzko hainbat kontzeptu azaltzeko Scratch programa erabili behar genuela adierazi zigun. Gure taldeak, hizkuntzari buruz pertsonok azaldu ditzazkegun jarreren adibideak aurkezteko erabili genuen Scratcha bere soinuekin, audioekin, mugimenduekin etab.
Lehenengo aldiz erabiltzen genuen scratcha klaseetan emandako edukiak transmititzeko. Hasieran hainbat ideia desberdin bururatzen zitzaizkigun baina nahiko konplikatuak eta denbora asko eskaini behar zitzaionez ideia sinpleago bat aukeratzea erabaki genuen. Klase batean oinarritu genuen gure animazioa, ikasleekin eta irakaslearekin, hizkuntza ideologiari buruzko jarrerak zeintzuk diren azaltzeko. Taldekide baten ahotsa sartu genuen erakargarriagoa egiteko eta hobeto azaltzeko. Egia esan ez zitzaigun oso astuna egin lan hau egitea gainera scratcha nahiko ondo menperatzen genuela konturatu egin ginen eta animazio edo mugimendu berriak egiteko gai ikusten ginen. Agian lan sinplea geratu zitzaigun eta ez oso konplexua, baina helburua bete genuen, ikaskideek gure ideia ondo ulertu zuten egindako adibidea
erakutsita.
Egindako lan honekin scratcha zein baliogarria den ikusi dugu, edozein gai dela eta animazio desberidnak egin daitezkelako eta erraz uler daitezkelako. Beraz imaginatu nolako arrakasta izango lukeen Lehen Hekzuntzako ikasleekin edozein gai azaltzeko era dibertigarri batean.
Matematika lantzen
Scratch-aren bitartez matematikak nola landu ikasi dugu. Hasieran lauki bat margotu dugu, bere neurriak eta ezaugarri guztiak kontuan hartuta. Ondoren laukia habiapuntu gisa hartuta beste irudi geometriko batzuk sortu ditugu. Oso aproposa iruditzen zait scratcha Lehen Hezkuntzako ikasleekin erabiltzea matematika lantzeko. Irakasleak hainbat azalpen emanda eta polignoen oinarriak azalduta, angeluak ezagutu gabe poligono erregularrak sortzeko gai izango dira. Hala ere ikasleengan frustrazioa sor daiteke hainbeste saiakeren ondoren emaitza lortzen ez dutela ikusten dutenean, horregatik motibatu egin behar zaie etengabe eta ateratzen ez bazaie pistak emateko aukera dago. Guk egindako jarduera hau bakarka egin genuen, hortaz, errazteko eta laguntza gehiago edukitzeko binaka egitea proposatuko nuke, ikasleak bata bestearengadik ikas dezaten.
Ondorengo adibidean aurkituko duzue poligonoak lantzeko jarduera. Espazio tekla sakatzean, zenbat aldeko poligono bat nahi duzun galdetuko zaizu, erantzun ondoren erabakitako poligonoa margotuko da. Goranzko gezia sakatzean karratuak margotuko dira eta beheranzko gezia sakatzean hiruki bat.
Poligonoak sortzeko ariketa honetan ondo sentitu naiz nire buruarekin nahi nuen bezala ateratzen zirelako gauzak nahiz eta denbora dexente eskaini. Poligono bat sortzea lortzen nuen bakoitzean beste poligono bat sortzeko gogoa sartzen zitzaidan oso prozesu interesgarria iruidtzen zitzaidalako eta oso erabilgerria modu berean.
Egia da ez dela prozesu erraz bat, ariketa hori egiten ari ginen bitartean bertan bera uzten nuen askotan ez zitzaidalako ateratzen eta pazintzia galtzen nuelako. Denbora eskaini behar da dena ondo ulertzeko eta programatzeko sekuentzia pentsatzeko. Etxean lasaiago eta denbora gehiagorekin nengoela berriro saiatu egin nintzen eta emaitza hobeagoak lortu nituen.
Poligonoak sortzeaz aparte erloju bat ere sortu genuen. Lehenengo erloju baten forma osatu behar genuen (orratzak, zenbakiak, zirkulua...). Ondoren orratz bakoitzak egin behar zuen mugimendua programatu behar genuen. Alde batetik, orratz txikiak egin behar zuen mugimendua programatu behar genuen (orduak adieraztea), eta beste aldetik orratz handiak egin behar zuen mugimendua (minutuak adieraztea). Denbora luze batez eta irakasleak emandako azalpen eta laguntzen bitartez erloju dexente bat osatzea lortu nuen. Hona hemen emaitza:
Irakasleak erloju bat egin behar genuela komentatu zigunean aurpegia erabat aldatu egin zitzaidan, ez nekielako nondik hasi. Emandako azalpenak entzunda eta etengabe akatsak eginez ez nuen ezer lortzen, eta desesperatzen hasi nintzen. Ez nuen ulertzen nola jarri behar nituen komandoak erlojuaren orratz bakoitza ondo funtzionatu dezan. Nire burua hain galduta ikusita Youtuben hainbat bideo ikusi nituen laguntza moduan. Horren ondoren poliki-poliki gauzak garbi ikusten nituen eta askoz errazagoa egin zitzaidan erlojua bukatzea. Egia esan, ariketa hoenkin izan dudan esperientzia ez zait bat ere ez gustatu, frustrazioa eragiten zidalako.
Erlojuaren formak sortzeko prozesua erraza izan da, orratz bakoitzaren mugimendua programatzerako orduan ikusi dut zailtasun handiena. Oso jarduera zaila iruditu zait baina aldi berean interesgarria. Lehen Hezkuntzako ikasleekin askoz denbora gehiago eskainiko nioke gauzak hobeto azaltzeko eta hainbat eredu desberdin erakusteko sortzen hasi baino lehen. Horrela eredu bat edukiko dute buruan eta ideiak konpartituko dituzte. Gainera bikoteka edo hirukoteka lan egiteko aukera emango nuke, bakarka egiteko nahiko zaila iruditzen zaidalako. Hala ere, jarduera zaila dela pentsatu arren gai ikusten dut edozein ikaslek bere erloju propioa osatzeko.