top of page

MINDOMO

Mindomo, mapa kontzeptual zein mentalak sortzeko tresna digital bat da. Doakoa, erraza eta dinamikoa. Mapa horietan nahi beste baliabide txertatzeko aukera ematen du: testua, bideoak, argazkiak, estekak..

Mindomo ezagutzen

Mindomorekin lanean hasteko IKT ikasgaieko irakasleak ikasle bakoitzari gai ezezagun bat eman zigun horren inguruan informazioa bilatzeko eta ondoren mindomoren bitartez mapa kontzeptual bat sortzeko. 30 minutu hman zizkigun informazioa bilatzeko gaiaren inguruan eta mapa kontzeptual bat osatzeko. Mapa kontzeptuala sinplea izan behar zuen baina gaia ondo ulertzeko baliogarria izan behar zuen.

Mindomo iada ezagutzen nuen eta ondo moldatzen nintzen, beraz alde horretatik abantail handiago bat nuen. Niri egokitu zitzaidan gaia Siria izan zen, informazio gehiegi aurkitu nuen eta zaila egiten zitzaidan era laburrean sailkatzea. Orduan hainbat galdera planteatu nituen nire buruan informazioa sailkatzen joateko: 

  • Non dago?

  • Zergatik daude gerran?

  • Zeintzuk dira bere ezaugarriak?

Mindomo hezkuntzarako baliabidea?

Irakasleentzako oso erabilgarria da transmititu behar duten teoria modu erraz eta deigarri batean transmititzeko eta ikasleengan arreta pizteko. Gainera edukiak barneratzeko eraginkorra da, mapa kontzeptual batean ideia nagusiak agertzen direlako eta behin hori ulertzen bada eduki sakonagoak errazago barneratuko dira. 

 

Mapa mota ezberdinak sortu daitezeke, ideiak hierarkizatzeko modu ezberdinak baitaute. Kolore konbinazio ezberdinak daude, eta irudiak , bideoak, notak eta interneteko enlazeak jarri daitezke. Aurkezpenak egiteko edo gai baten azalpena  egiteko tresna oso erabilgarria da.

 

Irakasleak 30 minutu gure kabuz mapa kontzeptual bat egiteko denbora utzi zigun egunean konturatu nintzen, arreta handiagoa jartzen dugula ezezaguna den gai baten inguruan informazioa bilatzen eta denbora baten menpe gaudenean lan gehiago egiten dugula. Baina egia esanda, klase osoa lan hori egiten zegoen, ez ginen mugikorraz ere preokupatu. Hortaz, oso tresna erabilgarria dela uste dut Lehen Hezkuntzako haurrekin erabiltzeko edukiak era errazago eta erakargarri batean antolatzeko eta honako gaitasun hauek eskuratu ahal izateko:

 

  • Hitzak eta esaldiak espaziotik antolatzea

  • Laburtzeko gaitasuna

  • Elememtuen arteko erlazio egokia

  • Informazioaren aukeraketa

  • Ulermenerako gaitasuna hobetzea
     

Mindomorekin lanean hasi aurretik irakasleak hainbat kontzeptu azaldu beharko lituzke programa honekin hobeto lan egiteko eta inongo zailtasunik gabe bakoitzak bere mapa kontzeptualak egin ahal izateko. 

 

  • Ideien iherarkzazioa

  • Aurkezpenaren ordena ezartzea

  • Irudi, bideo, notak eta enlazeak  jartzea

  • Beste orrialde batera esportatzea.

 

 

© 2015 hecho por MAIALEN LOBETE. Orgullosamente creado con Wix.com

  • Google+ Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Facebook Social Icon
bottom of page