top of page

Zer da?

Make World zientzia, teknologia, ingenieritza eta matematiken hezkuntzarako tresnak eta metodologiak eskaintzen dituen plataforma da. Web-gune independientea da, hezkuntzarako baliabideak sortzeko eta baliabide hauek klasean erabiltzeko baliagarria da. Ikasleek erabiltzeko-prest dauden baliabideak eskuratzeko aukera dute baita hutsetik munduak, istorioak eta pertsonaiak sortzeko.

Mundu bat sortzen...

Mundua egiten hasi aurretik gure kabuz programak nola funtzionatzen duen probatu genituen eta egindak zeuden mundu eta istorio batzuk egin genituen. Atal hori menperatuta eta funtzionamendua ulertuta klasekide bakoitzak mundu bat sortu behar zuen haurrei bideratuta. 

 

Oso tresna erabilgarria iruditzen zait Lehen Hezkuntzako haurrekin edozein gai hobeto ulertzeko. Teoria testu-liburuetatik bakarrik irakatsiz gero motibazioa galdu egiten da eta atentzioa errazago galtzen da. Mundu hauek erabiliz gero erakargarriagoa egiten da ikaskuntza prozesua, animazioak eta irudiak erabiltzen direlako. 

 

Ez da oso zaila mundu bat sortzea nahiz eta hasieran laguntza behar den. Konplexutasun maila norberak jartzen du sortu nahi duen munduaren helburua kontuan izanda.Hasieran kostatu egin zitzaidan helburuak eta gertaerak koherentzia edukitzea baina denbora eskainita trukua harrapatu egin nion eta helburuak lortu nituen.

 

Esperientzia probatzeko hurrengo munduan jolastu eta nahi izanez gero zure mundu propio bat sortu ezazu!!

Ikaskideen munduak probatzen

Mundu propio bat sortu ondoren eta praktika gehiago daukagula Make World erabiltzeko, beste ikaskideak egin dituzten munduak probatu egin ditugu. Oso desberdinak dira munduak beraien artean, bakoitzak ideia desberdin bat hartu du haurrei bideratuta egoteko. Ikaskideen munduak probatuta ideia berriak bururatzn dira haurrekin ondoren praktikan jartzeko. Oso metodo ona da hau, besteen lanentatik gure ideiak zabaldu, indartu edo gehitu ditzakegulako. 

 

Mundu bakoitzean jolasteko sakatu argazkiaren gainean!

© 2015 hecho por MAIALEN LOBETE. Orgullosamente creado con Wix.com

  • Google+ Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Facebook Social Icon
bottom of page