top of page

MAKEY-MAKEY

Makey Makey-ak objektu arruntak touchpads-ean bihurtzen ditu eta internetekin konbinatzen ditu. Gainera edozein jokurako joystick-ak edo teklatuak sor daitezke eta hoiek erabili gustuko duzun jolasera jolasteko.

 

Makey Makey-a internetetik eros daiteke prezio justu batengatik, pak batean etortzen da: makey makey-a, USB kablea eta konektore sorta bat. 


 

 

NOLA ERABILTZEN DA?

 

Lehenengo USB kablea Makey Makey-ra (plaka bat) konektatu behar da eta ondoren USB kablea ordenagailura konektatu behar da. Behin hori eginda konektoreak plakak dituen sarbideetan konektatu behar dira, eta konektoreen beste punta aukeratu duzun objetura konektatu behar da. Kontuan izan konektoreak elektrizitatea transmititzen duten objetuetara bakarrik konektatu behar direla Makey Makey-a funtzionatu ahal izateko. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurreko argazkiaren moduko zerbait antolatu ondoren Scracth programarekin mugimenduak, soinuak edo dena delakoa propgramatu behar da. Hurrengo bideoa ikusi eta argiago ikusiko duzue zertarako balio duen:

 

 

 

 

 

 

Makey Makey proiektua

Makey Makey-arekin pare bat egun salseatu ondoren irakasleak, taldeka bi proiektu egin behar genituela esan zigun. Beraz taldeka jarri ginen eta proiektuak pentsatzen hasi ginen, ze material erabiliko genuen, zer presentatuko genuen eta ze helbururekin. Hezkuntzara bideratutako proiektuak izan behar zuten eta originalak aldi berean. Hauek dira gure taldeak aurkeztutako proiektuak:

 

 

 

  1. PROIEKTUA

 

ZER EGIN NAHI GENUEN?

 

Gominolazko gereziak erabiliz musika instrumento bat sortzea zen gure ideia. Pertxa bat erabiliko genuen bertan gereziak zintzilik jartzeko, eta azenario bat erabiliko genuen makil bezala gereziak ikutzeko. Gereziek musika eskalako nota bat edukiko zuten eta azenarioak gereziak banan banan ikutzerakoan nota bakoitzaren soinua entzungo zen.

 

BALIABIDEAK

 

  • Azenario bat

  • Gominolazko gereziak

  • Pertxa bat

 

EBALUAZIO SISTEMA

 

  • Proiektua originala izatea

  • Gure sormena garatzea

  • Jendearen atentzioa erakartzea

  • Aurreikusi bezala ateratzea

  • Talde lan eraginkorra gauzatzea

 

 

    2. PROIEKTUA

 

ZER EGIN NAHI GENUEN?

 

Kanta baten bertsioa (Aldapeko sagarra) egin “canon” moduan. Horretarako, gure ahotsen audioak grabatu genituen. Proiektu honetan, roskila bat, lata bat eta ur edalontzi bat erabili nahi genituen. Roskilla sakatzean, 1. ahotsa hasiko da, ondoren ura ikutu eta 2. ahotsa sartuko da eta azkenik lata mugitu eta kasu honetan maraka soinua hasiko da.

 

BALIABIDEAK

 

  • Donuts antzekoa bat

  • Ur edalontzi bat

  • Guk diseinatutako maraka: lata baten barruan fideoak sartuz.

 

EBALUAZIO SISTEMA

 

  • Proiektuaren originaltasuna

  • Gure sormena garatzea

  • Jendearen atentzioa erakartzea

  • Aurreikusi bezala ateratzea

 

GURE PROIEKTUA
GURE PROIEKTUA
Gauza berriak pentsatzen
Gauza berriak pentsatzen
Konplikazioak
Konplikazioak

Klasekide bat gure proiektua erabiltzen

Proiektuaren aurkezpena

2.mailako 31.taldeko ikasleak Magisteritzako pasiloetan kokatu ginen, bakoitza txoko bat hartuz, eta bertatik pasatzen zen edonork ikusteko moduan jarri genituen gure proiektuak. Proiektuak aurkezteko modua ikaragarri gustatu zaitgure kabuz antolatu ginelako eta gure proiektuak erakusteko motibazio handiagoa sortu zitzaigulako. Gainera gure lana ikaskideentzat eta bertatik pasatzen ziren pertsonentzat zegoen bideratuta, ez IKT-ko irakaslearentzat. Irakasleak lagundu egiten zigun eta prozesuaren argazkiak ateratzen zituen. 

 

 

LEHENENGO PROIEKTUA

 

Uste genuen bezala atera zen gure lehenengo proiektua eta gainera jendeari asko gustatu zitzaion. Eduki genuen zailtasun bakarra tomatitoen eragozpena izan zen. Hasieran horiek erabiliko genituen baina pertxan zintzilik geratzen ez zirenen gominolazko gereziak ipini genituen. Hala ere, proiktuaren emaitza asko gustatu zitzaigun taldekideoi. Hobetzeko bi proposamen etortzen zaizkit burura, alde batetik piano bat tonua hartu behar genukeel, eta beste aldetik altabozak eramatea altuago entzun ahal izateko. Bestela hasieran adostutako ebaluazio irizpideak bete egin ditugu arazorik gabe. Gure instrumentuak arrakasta izan zuela eta taldekideak harro sentitu ginela esan dezakegu.

 

 

BIGARREN PROIEKTUA

 

Kasu honetan ez zitzaigun nahi genuen bezala atera, ez ginen oso pozik geratu proiektu honen emaitzarekin. Soinuak grabatzerako orduan ez genuen arazorik eduki, arazoak aurkezpen egunean etorri ziren. Alde batetik, ordenadoreak ez zituen konektoreak detektatzen eta horren ondorioz objetuek ez zuten soinurik transmititzen. Beste alde batetik, bolumen arazoak izan genituen, ahotsak oso baxu entzun egiten ziren. Hainbat arazo genituela ikusita proiektu hau desmontatu egin genuen gereziena berriro muntatzeko eta bertatik pasatzen zirenak horrekin disfrutatu ahal izateko. Planteamendua hobetuko nuke eta beste objetu eroaleagoak aukeratuko nituzte hurrengo baterako. 

 

 

 

Esperientzia hau, nik uste, ikasle guztioi piztu gaitu eskaini behar zitzaion atentzioagatik eta guk sortu behar genuelako gure sormena erabilita. Orokorrean oso lan originalak ikusi ziren pasilo osoan zehar eta pasatzen zen edonork probatzen zituen proiektu guztiak. Magisteritzako pasiloak zertxobait alaitu genituen egun hartan. Unibertsitateko 2.mailako ikasleei motibagarria eta dibertigarria iruditu bazaigu ez dut imajinatu nahi Lehen Hezkuntzako ikasleek zer sentituko duten. Jarduera hauek edonoren barruko umea, ikasteko gogoa eta ekiteko gogoa pizten ditu, oso baliabide hezigarria iruditzen zait, gainera ikaslea da protagonista kasu honetan. Horrek ez du esan nahi irakasleak ez duenik ezer egin behar, irakaslea beti laguntzeko prest egon behar da.

Ikaskideen proiektua probatzen 

Ikaskide batzuek beraien proiektua probatzera deitu ninduten. Kartoiarekin egindako tambor antzeko batzuk instrumentoak ziren etaeskuarekin ikutzerakoan soinu desberdin bat egiten zuten. Bateria moduko proiektu bat montatu zuten. Asko gustatu zitzaidan egin zuten proiektua eta gainera ondo eginda eta antolatuta zegoen. Agian originalagoa izateko, eskuarekin ikutu beharrean beste material edo objetu bat erabiliko nuke.

© 2015 hecho por MAIALEN LOBETE. Orgullosamente creado con Wix.com

  • Google+ Social Icon
  • Twitter Social Icon
  • Facebook Social Icon
bottom of page